Dendari, herriko komertzio eta zerbitzuak
Dendari.com
Zozketa arauak

Dendari.com orrietako eguneroko diru zozketan parte hartu nahi duenak erabiltzaile berrien izena emateko orrian eskatutako datu pertsonalak eman beharko ditu, besteak beste, izen-abizenak eta berak aukeratuko duen pasahitza eta izen ematearekin batera hemen argitaratzen diren baldintzak eta adinez 18 urte baino gehiago eta legezko gaitasuna izatea onartzen ditu.
Erabiltzaileak LcPhone entrepresa, orrion kudeatzaile eta jabe moduan, bere datuen erabiltzera baimentzen du zozketa eta sarien administrazio eta publizitate kudeaketarako, konkretuki orriotan edo erabaki dezakeen beste komunikabide publikotan bere izen-abizenekin saritua ezagutzera emateko, berarekin komunikatzeko, berak aukeraturiko komertzio edo zerbitzu entrepresei saria jaso ahal izateko datuok uztea eta orokorrean web orrian bertan ezartzen direnekin betetzeko. Era berean bere e-mailera LcPhone promozio informazioarekin bideratzera baimentzen du.
Sistemak egunero diru sari desberdinak banatuko ditu aurreko egunean dendari.com web multzoan publizitate eduki desberdinak ikusi eta izena emateko orrian identifikatu denen artean.
Zozketa sistemak aleatorioki aukeratuko ditu baldintzok betetzen dituzten erabiltzaileak eta baita sariaren kopurua ere. Sarien kopurua 0.20 € eta 15 € bitartekoa izango da. Sariok metagarriak dira eta sarituak orrian bertan ezugutzeko modua izango du, egunean egunekoa eta metatutakoa.
Saria kobratzeko modu bakarra dendari.com orrietan unean ematen den denda eta zerbitzu enpresa zerrendatik erabiltzaileak aukeratzen duenean erosketa eginez da. Sariaz baliatzeko aurretik saritan 15 € metatu behar izana dago, emango diren erosketa bonoak 15 €koak izanik.
Bonoa eskuratu ondoren dendan trukatzeko 30 eguneko epea izango da baina zabalik uzten da sariak metatzen jarraitzeko aukera bonoak metatzeko. Erosketan erabilitako bonoaren ordainketaren likidazioa Lcphone eta merkatariaren artean egingo da. Edonola ere Lcphone entrepresa edo dendari.com zerbitzua desagertu ezkero metatutakoa galdutzat emango da.
Sistemaren edo edizio akatsengatik sariren bat ezarritako kopuruen gainetik agertu ezkero edo LcPhonek horrela erabakiz gero erabiltzaileak LcPhone-k hartutako erabakia onartuko du. Baldintza hauek aldagarriak dira eta edozein aldaketa orri honetan bertan argitaratuko da.

Orokorrak

"www.dendari.com" edo "dendari.com" izeneko web-aren, eta domeinu bereko azpidomeinuetan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Comunicaciones Corporativas Lcphone, S.L., aurrerantzean LcPhone, enpresak dauzka.
LcPhone-k bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web orriotan dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxura aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Bai web orriotarako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio eta bitartekoen erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, LcPhone-k ez du inolako erantzukizunik izango, bere eginbeharretako erabilera zehatzetarako beharrezkoak diren legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.
LcPhone-k ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik ez bere zerbitzuak kontratatu dituzten entrepresenak diren eta bere orri eta azpidomeinuetan agertzen direnetaz.
Web multzo honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere LcPhone-ren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.

Pribatutasuna

Interesatuak ematen dituen datuak, dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako erabiliko dira.
Datu hauek ez dira saldu edo higarren baten esku geratuko baldin eta kudeaketa lanen ardura hirugarren baten esku geratzen ez bada. Azken kasuan hirugarrenak berton aitortutako baldintzetan jasoko du. Edozein kasutan doakionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 298 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz.
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, LcPhone-k orriotan eskaintzen dituen komunikazio bide desberdinetariko bat erabiliz.

Comunicaciones Corporativas LCphone S.L. IFZ B75057703 - Makatzena, 13 20500 Arrasate - Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan 2541 Liburukian, 83 Folioan, SS 34148 Orrian, 1. Inskripzioan 3780 Protokolo zenbakiarekin gordea.
insertINSERT INTO userday (id_bisita, ip, eguna, bisitak, pais, region, localidad, cp, denda, eu, ik, origen, mugikorra) VALUES (NULL, '54.236.246.85', '2019-03-25 01:05:40', 1, '', '', '', '', 'DENDANUM', '1', '0','','')