Konfiantza osokoa

Plataforma hau gure inguruko kontsumitzaile eta merkatari nahiz profesionalen arteko harremana errazteko sortu da.

Erabiltzaileak bere inguruan sortzen diren eskaparateak, eskaintzak, promozioak eta albisteak. E-commerce ezartzearekin interesatzen zaizkion produktuak eta zerbitzuak erreserbatzera edo erostera era errazean, unean bertan eta segurtasun guztiarekin iritsiko da.

dendari.com-ek adierazitako nahia tokiko merkataritza bultzatzea eta bertako profesionalei laguntzea da. Internetek komunikazio tresna eraginkorrak ematen ditu, baina sarritan negozio txikien eta familia-enpresen ahalmenetik urrun geratzen dira eskatzen duten ahalegin eta ardurarengatik.

Jakina da gure inguruko merkatari eta profesionalek kalitatezko lanpostuak sortzeaz gain bizitza ematen dietela denda, taberna edo jatetxerik gabe irudikatu ere nahi ez ditugun kaleei. Tokiko negozioak erosketa konpultsiboa saihesten du, aholkatzen zaituen solaskidea jartzen dizu, sor daitezkeen arazoak bideratzen dakiena... eta egunero agurtzen zaituena.

Berritzaile izateko bere konpromisoak, zerbitzuaren kalitateak, produktuetan, zerbitzuetan edota heziketan jartzen duen ahaleginak... lehiakorrena bihurtzen du tokiko eskaintza. Bere itxurazko sakabanaketak osagarri egiten ditu tokiko denda eta zerbitzuak. Eskaparate birtual honetan bere eskaintzak batzeak inguru hurbilean dagoenaren ikuspegi orokorra ematen dio erabiltzaileari.